miércoles, 26 de septiembre de 2012

NIRE PORTAFOLIO ELEKTRONIKOAREN DISEINUA

Irakurritako artikuluaren sintesia


Irakurri berri dudan artikulu honetan hiru zati nabarmentzen dira bereziki, lehenengoan portafolio sistema baten diseinuaz hitz egiten digu, bigarrenean sistemaren oinarrizko funtzionalitateak eta hirugarrenean esperientzia eta erabilpenak aipatzen dira. 

Lehenengo zatiari dagokionez, portafolioak hainbat oinarri pedagogiko eta teknologiko izan behar zituela aipatzen du, esate baterako, erabilpen akademiko eta pertsonalerako erabili ahal izatea, erabiltzaileak pribatasuna izatea, hainbat kurtso akademikoetarako erabili ahal izatea eta online sistema izatea internet dagoen edozein lekutik erabili ahal izateko. 

Bigarren zatian karpeta digital honek dituen lau funtzionalitate desberdinak aipatzen ditu, hau da, dokumentuen gestioa eta portafolioen eraikuntza, emaitzak ikusi ahal izatea eta hauen publikazioa, sistemaren erabiltzaileen elkarrekintza eta komunikazioa eta emaitzen ebaluazio gestioa ahalbidetzea. 

Azkeneko zati honetan karpeta digital hau non erabiltzen hasi zen eta denboran zehar izan dituen aldaketak aipatzen dira. Horretaz gain, erabiltzaileen iritziak eta egin duten inkesta baten emaitzak ageri dira. 

Irakurritako artikuluaren iritzi pertsonala

Artikulua gaia ongi planteatu duela uste dut. Ulergarria izateaz aparte irakurtzeko erraza dela iruditu zait. Orain askoz hobeto ulertzen dut zer den eta nola egin nire portafolioa. Ikasturtean zehar egin beharreko lanak modu antolatu batean gordetzeko primerako ideia da. 

Laburbilduz, oso artikulu ona eta interesgarria dela pentsatzen dut, erabilgarria izateaz aparte. 


Nire portafolio elektronikoaren proposamena

Lehenengo aldia da portafolio elektroniko baten beharra dudala, beraz, oraindik ez dakit nola egingo dudan. Hala ere hasi aurretik nola antolatuko dudan pentsatu eta gero ideia batzuk etorri zaizkit burura. Lehenik eta behin nik egindako lan guztiak karpetetan antolatuko ditut, bi multzotan, praktikak eta etxeko lanak deiturikoak. Ondoren, bi karpeta horien barruan beste karpeta gehiago sortzea bururatu zait, dataren arabera lanak ordenatzen dituztenak (1.astea, 2.astea, 3.astea...).

Horrela nik eginiko lanak modu antolatu batean edukiko ditut eta hauek behar izanez gero erraz izango da lanen bat aurkitzea. Gutxi gorabehera horrela izango da nik egingo dudan portafolioa, nahiz eta egin beharreko momentuan zenbait aldaketa egin.

jueves, 20 de septiembre de 2012

TXAKURRAK

Txakurra edo ora (Canis lupus familiaris) ugaztun haragijale bat da, carnivora ordenakoa. Txakurrak otsoetatik (Canis lupus) etxekotu ziren orain dela 12.000 urte gutxienez, nahiz eta ebidentzia genetiko batzuek 150.000 urtea arte luzatzen duten abere bihurtzea.

Denbora honetan txakurrek bariazio handia izan dute. Gutxi batzuk txikiak dira (adibidez, Chihuahua) eta beste batzuk handiak (Argentinako Dogoa). Kolore gehienetako txakurrak daude eta erabilera anitzetarako: artzain txakurrak, ehiza txakurrak, etxeak zaintzeko txakurrak...

Herrialde gehienetan txakurrek laguntza baino ez dute ematen baina leku askotan lana ere egiten dute. Kirolean ere parte hartzen dute. Hala ere herrialde batzuetan txakurrak ez dira animalia garbitzat eta beste batzuetan janarirako erabiltzen dira.

Txakurrak hamar hilabete betetzen dituenean bere eskolaratze adina heldu dela esan daiteke. Momentu horretan, bere kume aroa bukatzear dago eta heldua den garairako prestatu behar du gizakiak. Eskolaratze hau, oso garrantzitsua da bere  bizitza era egoki batean garatzeko. Prozesu hau hasi baino lehen, bere eguneroko bizitzan bizi izandako esperientzia positibo nahiz negatiboak premia handikoak izango dira, bere ikasketa prozesu hau errazteko edota sailkatzeko. Ordura arte, animalia ez da inoiz derrigortu ezer egitera, hau da, bakean utzi zaio eta jolasaren truke ez zaio ezer eman.

Baina une horretatik aurrera, taldearen barruan bere lekua zein den ikasi behar du. Hots, hortik aurrera ez du katuen atzean ibili behar, bere jabearen ondoan geratuz, bai zutunik, bai jesarriz, bere abiaduran ibili tiratu gabe, eta hainbat gauza gehiago. Txakurra,ordea, ez dago aginduetara ohituta eta ez du ohitu nahi.